"Bi gune horietan ez dagoela ikuspen nahikorik eta ea hori konpondu zitekeen eskatu ziguten bizikletan ibiltzen diren hainbat herritarrek. Horrela, gune horietan dauden trafiko seinaleetan zinta islatzaileak jarri ditugu, iluntzen duenean lagungarri izan daitezen bai bizikletan doazenendako bai oinez pasatzen diren herritarrendako", adierazi du Oñatiko udaltzain buruak, Idoia Lazpitak.