Greziar mitologia eguneratu gura duen Juana Lor-en Arquetipos de mujer izeneko antzezlan honek, mitologiako zazpi jainkosen arketipoak aztertzeko aukera emango du. Horrela, umorea eta mitologia uztartuz, XXI. mendeko emakume bakoitzaren baitan dagoen jainkosa deskubritu ahal izango du ikusleak. Juana Lor bera eta Elkar Heziko DBHko 4. mailako ikasleak izango dira aktoreak.
Antzezlana kultura etxean izango da, 19:00etan. Sarrera doan da.