'Indarkeria matxista gehiago ez!' lelopean, elkarretaratzea gaur 18:00etan Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mar. 19a, 09:55
Sare Feministak deituta egingo dute gaur iluntzean elkarretaratzea. 'Indarkeria matxista gehiago ez!' lelopean izango da, 18:00etan, Foruen plazan.

18:30ean, berriz, Bizitza ardatz jarriz hitzaldia egongo da kultura etxean, ekarpen ekologista eta feminista ardatz izango dituena. Parte hartuko dute:

  • Marta Monasterio, Pandora Mirabillako kazetari ekologista eta feminista. Gaiak: desazkundearen ikuspegi ekofeminista eta praktika ona bideragarria da hiriburuan.
  • Debora Nunes, Movimiento dos trabalhadores Rurais Sem Terra-ko (MST) koordinadora orokorreko kidea. Gaiak: emakumeen parte-hartze sozio politikorako errekurtsoak eta agronegozioaren aurkako apustua; esparru globaletik lokalera
  • Mirene Begiristain, Uztaro kooperatibako kide ekologista eta feminista. Gaiak: agroekologia, ikuspegia eta ekintza politikoa eta Uztaro, esparru lokaleko eredu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak