Zein da umeen autonomiaren eta gurasoen kontrolaren arteko oreka? Nola interpretatu eta nola jokatu seme alaben emozioen aurrean? Nola jarri behar dira arauak? Eta nola mantendu koherentzia? Gurasoen artean ohikoak izan ohi diren galderak dira, azken asteetan Oñatin egin duten guraso coaching ikastaroaren barruan landu dituztenak.
Virginia Espin psikologo eta coach-ak gidatu du ikastaroa, eta gurasotasunaren kontzientzia izan da sei saiotan zehar landu dutena, espazio egokiak sortu eta umeen garapenean laguntzeko. Horretarako, ikastaroak iraun dituen bi ordu sei saioetan lengoaiaren eta entzutearen garrantzia, gurasoek berez ondo egiten dituztenak eta gurasoen eta umeen gaitasunak ezagutzea izan dira besteak beste ikastaroan jorratu dituztenak.
Bi taldetan banatuta, 50 guraso inguruk hartu dute parte eta Virginia Espinek dio pozik dagoela izan duen harrerarekin eta parte hartzaileek erakutsitako motibazioarekin. Teoria ere landu duten arren, saio parte-hartzaileak izan dira. Hala, gurasoek, esperientziak elkartrukatuz, elkarrengandik ikasteko aukera izan dute. Dagoeneko fruituak ematen ari diren ikasgaiak gainera, Espinen esanetan gurasoek jarri dituzte-eta praktikan ikastaroan entzundakoak.