Lau atzamar galdu ditu lan-istripuan gizonezko arrasatear batek Fagorren

Ubane Madera 2014ko mar. 18a, 15:19

G.H. 35 urteko arrasatearrak lau atzamar galdu ditu, fabrikan prentsak eskua harrapatu ostean. 13:00ak inguruan gertatu da lan-istripua Fagor Industrialen, Oñatin. Donostiako ospitalera eraman dute gaztea.

"Zarata bat entzun dut, eta horixe zen"; halaxe jakin izan du langile batek baino gehiagok eguerdian Fagor Industrialen gertatutakoa: txapako linean muntaiako piezak lantzen dituen prentsak eskua harrapatu egin dio G.H. arrasatear gazteari. "Berehala eraman dute anbulantzian, Donostiako ospitalera", kontatu dio Goienari lekuko batek. Momentuko informazioaren arabera, lau atzamar galdu ditu.

"Prentsa horretan kontu handiz ibili behar izaten da, bai, zerbait pasatzen bada, ez delako geratu ere egiten", esplikatu dute langileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak