Aurreko astean min hartu zuen Sara Gomezek orkatillean, eta domekara arte haren parte-hartzea zalantzan egon zen, Meridako txapelketan. Halere, txukun aritu zen.
Beste oñatiar batzuk
Taldekako Espainiako txapelketan, Aloña Mendiko beste bi ordezkari ere egon ziren: Sergio Garcia senior mailan eta Ramon Varela beteranoetan.
Garciak "egun txarra" izan zuen eta kostata heldu zen helmugara. Seigarren lekuan bukatu zuen maila horretako Euskadiko taldeak.
Varela, bestalde, bederatzigarren lekuan helmugaratu zen V55 mailan.