Herri mailako ehiza txapelketarako izenematea zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mar. 17a, 11:58
Datorren zapatuan, martxoak 22, jokatuko dute, Zanbranan, herri mailako ehiza txapelketa. Interesa duenak eguena aurretik eman behar du izena Alzu dendan.

Ehiza txapelketa horretan parte hartzeko bete behar diren baldintzak hauexek dira: ehiza baimena eguneratua izatea, federazio txartela edukitzea eta txaleko islatzailea jantzita eramatea txapelketa egunean.
Prezioei buruz, Pago Usoko bazkidea denak 35 euro ordaindu beharko ditu eta bazkide ez den ehiztariak, berriz, bost euro gehiago, 40 euro.

Apuntatzeko azken eguna martxoaren 20a da eta Alzun egin behar da, Arantzazuko Ama kalean dagoen ehiza eta arrantza dendan, ohikoa den moduan.

Iazko txapelduna

Javier Verak irabazi zuen iazko herri mailako ehiza txapelketa. Zazpi eper eta faisai bat ehizatu zituen. Bigarren postua Antonio Zurututzandako izan zen eta hirugarrena, Eneko Arabaolazandako. 33 ehiztarik hartu zuten parte iazko txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak