Elkarrekin giro onean bazkaldu ondoren, 18:00etan hasi ziren instrumentuak astintzen eta 12.30ak bitartean, Gela Bereziak eta Ander Etxanizek ezik, ordubeteko saio bana egin zuten gainontzeko taldeek.
2006an sortutako egitasmoa
Iazko abenduaren 26an grabatu zuten Antixenako gaztetxean Oñati 3izirik, aurreko bildumen helburu eta ezaugarri berdinekin: autoekoiztuta eta autofinantzatuta, hasieratik bukaera arteko prozesu guztia etxean eta etxekoekin egindakoa, beraz. "Herrian talde asko dauden arren, guztiek ez dute grabatzeko dirurik. Hori horrela, egun bat jarri eta bata bestearen segidan grabatu genuen, gaztetxeko asanbladak horretarako aukera emanda" diote egitasmoko bultzatzaileek.
- Biharko Asteleheneko Goiena Paperean Oñati Bizirik egitasmoaren gaineko artikulua irakurgai