Jakien manipulazioari buruzkoa izango da lehen ikastaroa. Eguenean –hilak 20– izango da, 09:30etik 13:30era. Hogei ikaslerentzako ikastaroa da
Hurrengo ikastaroa izango da martxoaren 24, 25 eta 31n eta apirilaren 2an egingo dena, 14:00etatik 17:00etara: Salmenta teknikak-Bezeroei arreta izenburupean egingo dute, eta 15 ikaslerentzako izango da.
Hirugarren ikastaroa da merchandaising-ari buruzkoa; maiatzaren 12, 14, 19 eta 21ean, 14:00etatik 17:00etara.
Ikastaroak dira langabeei zuzendutakoak, baina jakien manipulazioari buruzkoan parte hartu ahalko dute elikagaiekin lotutako aktibitateetan lanean ari direnek ere. Izena eman behar da Bidebarrietako Enplegu zerbitzuan (943037700).