Aurten 13 pertsona prestatu dira eskolan, 9 gizon eta 4 emakume, eta, horiekin, 223 ikasle dira guztira Artzain Eskolatik pasatutakoak, eskolak egin dituen hamazazpi urteetan.
Artzain Eskolak hamazazpigarren ikasturtearen amaiera ospatu du gaur Arantzazun, ardi latxaren defentsan eta artzainen prestakuntzan ibilbide sakona egin eta gero, artzaintza profesionalizatzeko eta artzaintzak Euskadin jarraipena izatea bermatzeko helburuarekin.