Orain arteko edizioetan 15 kilometro inguruko ibilbidea egin dute Aloñako igoeretan parte hartu duten korrikalariek. Aurten baina, 10 urte beteko ditu probak eta 22 kilometro pasako ibilbidea prestatu dute antolatzaileek.
Ibilbide berria zer nolakoa izango den ikusteko, irteera egingo dute domekan. Hitzordua da 09:00etan Oñatiko Foruen plazan.