Santa Anan ezbeharren bat gertatu eta larrialdi zerbitzuak behar izanez gero, suhiltzaileak adibidez, kamioi horiek arazorik barik pasa ahal izateko ari dira zabaltzen Foruen plazatik antzokira dagoen pasoa.
Zabaltze lan horiek egiteko, alde bietan dauden harrizko hormak apurtu eta metro bat txikiagoak direnak jasoko dituzte gero. Albo bietako harrizko zutabeak ere desplazatu egingo dituzte.