Eltzia egitasmoaren bigarren faseko bilerei ekingo diete gaur

Irati Goitia 2014ko mar. 10a, 13:47
Eteoko eraikinaren inguruko Eltzia egitasmoaren gizarteratzea eta herriko kultura mugimenduaren erradiografia eginda, bigarren faseko bilerak egiten hasiko dira asteon. Eteon zer eta nola egin zehaztuko dute horietan.

Eteon zer eta nola egin zehazteko hainbat eltze edo taldetan banatu dituzte herriko eragileak: sormen eltzia (sorkuntzarekin lotutako eragileena), gorputz eltzia (dantzarekin eta mugimenduarekin lotutakoa), herri mugimendua eltzia, musika eltzia eta udal eltzia.

Talde bakoitzarekin bi bilera egingo dituzte. Horietaz gain, maiatzean beste bi batzar egingo dituzte taldeka ateratako ondorioak bateratzeko.

Bestalde, aipatuta bost eltze horiez gain, beste bi talde berezi ere eratuko dituzte: auzoekin lotutakoa bata, eta ekintzailetasunarekin lotutakoa bestea. Auzo eragileez bilera ireki bat antolatu dute, oraingoz.

2. faseko lan-saioak:

  • Sormen eltzia: Martxoak 10 eta martxoak 24, 19:00etan.
  • Gorputz eltzia: Martxoak 11 eta martxoak 25, 19:00etan.
  • Herri mugimenduen eltzia: martxoak 12 eta martxoak 26, 19:00etan.
  • Musika eltzia: martxoak 31 eta apirilak 14, 19:00etan.
  • Udal eltzia: apirilak 1 eta apirilak 15, 10:00etan.
  • Auzo eragileak: martxoak 18, 19:00etan.
  • Eltze guztiak: maiatzak 14 eta maiatzak 28, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak