Askapenaren hitzaldia bihar, Antixenako gaztetxean

Irati Goitia 2014ko mar. 10a, 12:56
2014ko brigaden berri emango dute bihar Antixenako gaztetxean Askapenakoek. Horretaz gain, internazionalismoa Euskal Herrian gaia ere landuko dute. Hitzaldia 19:00etan da.

Hil honetan amaituko da Askapenak udarako antolatzen dituen brigadetan izena emateko aukera, zehazki, martxoaren 30ean. Hala, informazioa lehen eskutik emateko helburuz, hitzaldia egingo dute Askapenakoek Antixena gaztetxean, bihar. "Badator herrien arteko xamurtasuna bizitzeko beste aukera bat, badatoz Askapenaren brigadak", adierazi dute Askapenatik.

Berritasunak

"Herri boterean oinarritutako Argentina, Uruguay, Venezuela eta Boliviako prozesuak, eta Palestina eta Saharar lurralde okupatuetako erresistentzia borrokak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da". Horiez gain, aurten, brigada berriak antolatu dituzte. Lehen aldiz, Katalunia, Aragoi eta Gaztelara joango dira. "Askapen sozial eta nazionalaren alde borrokan ari diren herriak ditugu". Askapenatik esperientzia bizitzeko gonbita egiten dute. "Lurralde okupatuetako testigantzak entzun, langileen esku dauden lantegi berreskuratuak ikusi eta herrien errealitatea lehen eskutik ezagutzeko, besteak beste". Herrien arteko erlazioak irunez, sare internazionalista eraikitzea dute helburu.

Biharko hitzaldian emango dute informazio guztia. Hala ere, brigaden inguruko informazioa emateaz gain, internazionalismoa Euskal Herrian gaia ere jorratuko dute. 19:00etan da hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak