Oñatiko Gure Esku Dago taldeko kideak ekainaren 8an egingo den giza katearen aldeko metroak saltzen egongo dira aste honetan Santa Anan. Eguenean goizetik eta gainerako egun denetan arratsaldez egongo dira, bi orduz.
Horrekin batera, Erabakitteko Eskubidiaren Aldeko Oñatiko adierazpenaren berri ere emango dute gaurtik astelehenetik egubakoitzera bitartean Santa Ana aretoko kristaldegian.