Ludoteka ibiltaria hasiko da bihar Olakuan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko martxoaren 7a

Ludoteka ibiltaria izeneko ekimena jarriko du martxan Txaloka ludotekak asteburu honetan. Helburua da ludotekarik ez dagoen auzoetara hurbildu eta hango umeei zerbitzu hori eskaintzera urteko asteburu batzuetan, behintzat. Martxoko zapatuetan Olakuan egongo da.

Honela, Olakua auzoan hasiko dute proiektu hau. Auzo horretako dorre aurreko kirol kantxan egingo dute datozen lau zapatuetan, 11:30etik 13:30era. Eguraldi txarra eginez gero, dorre barruan antolatuko dute ludoteka ibiltaria.

Zapatu bakoitzean, jolas eta eskulan ezberdinak egingo dituzte eta 3 eta 10 urte arteko umeendako izango dira. Ekitaldi irekia izango da, hau da, ez da derrigorrezko izango Txalokaren erabiltzaile izatea.

Proiektu honekin, Txaloka ezagutaraztea eta auzoak biziberritzea gura dute Txatxilipurdiko lagunek.Olakua auzoan ekingo dio aurtengo ibilbideari ludoteka ibiltariak eta esperientziaren balorazioa ona izanez gero beste auzoetara ere zabalduko dute, Zubillaga edo Errekalde, kasu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak