Txandako 30 komertzio inguruk denda kanpora aterako dituzte euren produktuak. Horietako asko, gainera, beherapen handiekin. Txu-txu trena ere antolatu du Txandak, bezeroak denda batetik bestera joateko.
Txanda elkarteak antolatuta, outlet-a egingo dute gaur eta bihar elkarteko kide diren 30 komertzio inguruk. Gaur, egubakoitza, goiz eta arratsalde, eta bihar goizean, denda kanpora aterako dituzte euren produktuak eta salneurri berezian salduko dituzte, beherapen handiekin horietako asko. Denden ohiko ordutegian egingo dute outlet-a.
Aurtengo outlet-arekin batera, gainera, txu-txu trena jarriko du Txandak, bezeroak herrian egongo diren gune guztietara joan ahal izateko. Bost geltoki izango ditu.