Otsailean itxita egon dira kobak eta zapatuan zabalduko dituzte. Zerbitzua, gainera, orain arte eskaini dutenek emango dute gero ere.
Udalaren asmoa zen Arrikrutzeko eta Turismo bulegoko zerbitzua bateratu eta biak enpresa berdinak eskaintzera. Horretarako deialdi publikoa egin zuen. Bi enpresa aurkeztu ziren baina batek ere ez du lortu esleipena. Honenbestez, luzatu egin zaie lan kontratua orain arteko langileei. Deialdi berria egin arte, Arrikrutzeko eta Turismo bulegoko zerbitzuak enpresa ezberdinak kudeatuko dituzte, orain arte bezala.
Erreserbak
Kobak zapatuan zabaldu arren bihartik, egubakoitza, egin ahal izango dira erreserbak. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 943 08 20 00. Haitzuloko bisitaldiak ordubete irauten du eta euskaraz eta gazteleraz eskaintzen dituzte.