09:00etatik aurrera taldeko argazkiak atera eta 10:30ean HHko ikasleek ekin diote dantzari. Haur eskolako haurrak ere adi adi egon dira nagusien dantzak ikusiaz. Ondoren, zikloka eginez, txanda hartu diete LHko 1. eta 2. mailakoek. Gero 3. eta 4. mailako ikasleak aritu dira eta azkenik 5. eta 6. mailakoak. DBHko hainbat ikasle ere izan dira danborrak astinduz.