Upain ardotegiak sei ardo eman zituen dastatzera Etxe Aundin

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mar. 2a, 13:28

Jose Mari Arcelus, egubakoitzean, Etxe Aundin ardo dastatzea egiten.
Nerea Mendiolak eta Gorka Otxotorenak irabazi dute bidaia Tenerifera.

Egubakoitz iluntzean ehun bat lagun elkartu ziren Torreauzoko Etxe Aundi jatetxean Oñatiko Upain ardotegiko ardoak probatzera.

Jose Mari Arcelusen gidaritzapean bertaratutakoek sei produktu ezberdin dastatzeko aukera izan zuten: bi beltz, hiru txakolin eta gorri bat. Ordubete pasa iraun zuen ardo-dastatzeak eta denbora horretan Arcelusek hainbat azalpen eman zituen ardoen  elaborazioaren inguruan. Ardoak nola egiten diren, zaporea eta intentsitatea emateko ze prozesuk eragiten dute, dastatzea nola egin behar den... Etxe Aundi jatetxetik aditzera eman dutenez ekimen oso interesgarria izan zen, eta uste baino parte-hartze handiagoa izan zuten.

Bidaia Tenerifera, sari berezia

Egubakoitzekoa ekitaldi berezia izan zen, izan ere, bertara gonbidatuta zeuden 2013an eztei bazkaria Etxe Aundi jatetxean egin zuten bikote guztiak. Upain ardotegiko dastatzearekin eman zioten amaieran jatetxearen zilarrezko ezteien ospakizun ekitaldiei, eta amaieran sari garrantzitsua zozketatu zuten; bidaia Tenerifera. Nerea Mendiola eta Gorka Otxotorena izan dira sarituak. Astebetez pentsio osoan izango dira Tenerifen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak