Mikel Laboa gogoan izanda Mireia Gabilondok eta Kike Diaz de Radak zuzendutako Zazpi aldiz elur antzezlana da Udalak Aratusteetarako prestatu dituen ekitaldietan lehena. Egubakoitzean, hilak 28, izango da ikuskizun hori Santa Anan 22:30ean. Sarrerak salgai daude 10 eurotan.
Oñatiko Inauteriak taldeak berriz, zapatuan girotuko ditu herriko kaleak bertako Aratusteetako dantzekin. Aurten, gainera, pieza berriak, dantza berria eta pertsonaje berriekin. Domekan, bestalde, Luzaideko inauterien kalejira egingo du Oñatz dantza taldeak.
Martitzenerako, umeendako antzerkia, txokolatada, erromeria eta txorimaloak antolatu dituzte.
Ikastetxeak ere bai
Bestalde, Txantxiku Ikastolak eta Urgainek egubakoitzean ospatuko dituzte aurtengo Aratusteak, eta Elkar Hezik, martitzenean.
Udalak zein ikastetxeek prestatu dituzten egitarauak agendan dituzue.