Aloña Mendik Urbasa mendikatera egingo du irteera martxoaren 16an

Jon Moñux 2014ko ots. 25a, 18:05

Irantzuko monasterioa.
Dulantz eta Krezmendi gainak igotzea dute helburu hogei kilometroko ibilaldi horretan. Martxoaren 8tik 9ra mendi eski trabesia egingo dute Portaleten. Irteera hori hasiberrientzat izango da.

Irteeran, Urbasako hegoaldea zeharkatuko dute. Lizarraga gainean dagoen Zunbeltz bentatik, hegoalderantz joango dira Dulantz (1.243m) eta Krezmendi (1.118m) mendiak igotzeko, eta hortik, Irantzuko monasteriora jaitsiko dira.

Aloñako tabernan eman daiteke izena, eta martxoaren 13an, eguena, amaituko da epea. Orain arte goizeko zortzietan gelditu izan badira ere, oraingoan zazpietan irtengo dira Oñatitik.Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte, 13 euro bazkide ez direnek eta 5 euro langabetuek.

Aloña Mendik egin du jada urte osoko egitaraua:

Apirilaren 5etik 6ra

   Mendi ski trabesia Posets inguruan

Maiatzak 18

   Zalamara mendi irteera

Ekainak 15

   Aralarrera mendi irteera

Uztailaren 19tik 20ra

   Gavarnie - Goriz - Perdido - Torla

Urriaren 18tik 19ra

   Candanchu - Lizara - Bisaurin - Gabardito

Azaroak 16

   Gorbeiara mendi irteera

Abenduak 21

   GR 121 ibilbideko Zumaia - Deba etapa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak