Hasiberriendako eski irteera antolatu du Aloña Mendik

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko otsailaren 20a

Hasiberriendako eski irteera egingo du Aloña Mendik martxoan, eta izenematea zabalik dago. Aloña Mendi tabernan eman behar da izena martxoak 5 aurretik.

Mendi eskian hasteko gogoa edo Pirinioetan eskiatzea oraindik ausartu ez direnenendako irteera antolatu du Aloña Mendiko mendi sailak martxoaren 8 eta 9rako. Portaletera joango dira. Mendiko eskiaren inguruko teknikak eta ezagutzak ikasteko lehen irteera izango da eta malda gutxiko magaletan eskiatuko dute. Izenematea martxoaren 5era arte egongo da zabalik, Aloña Mendi tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak