Etxetik kanpo jokatu du bihar, zapatua, Natra-Oñati saskibaloi taldeak. Urdaneta taldea izango du aurkari, eta lehia estua izango dela pentsa daiteke, bi punturen aldea besterik ez dago-eta talde bien artean. Bizkaitarrak bigarren postuan daude sailkapen nagusian 26 punturekin, eta oñatiarrak aldiz, laugarren 24 punturekin. Partidua 18:00etan hasiko da.