Lege Soziologia zer den azalduko diete ikasleei

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ots. 22a, 13:15
Lege Soziologia zer den azaltzeko hitzaldia egingo dute datorren eguenean. Oñatiko hiru ikastetxeetako Batxilergoko 162 ikasleei zuzenduta egongo da.

Lege Soziologia zer den azaltzeko hitzaldia egingo dute datorren astean. Oñatiko hiru ikastetxeetako Batxilergoko 162 ikasleei zuzenduta egongo da. Eguenean izango da, otsailak 27, goizean, Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean, eta 25. urteurrenaren barruan sartzen da.

Lau hizlari etorriko dira: Larraitz Ugarte zuzenbidean doktorea eta diputatua, Jose Antonio Azpiazu historialaria, eta zuzenbideak doktoreak diren Iker Barbero eta Adam Czarnota.

Friendship programarekin herriko ikasleak lege soziologiaz askotan entzun badute ere, askotan galdetzen ei dute zer den, zehazki, eta horregatik antolatu dute hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak