Gaur, egubakoitza, 22:00tatik aurrera MobyDick-en kontzertua izango da. MobyDick artistaren izenaren atzean Eneko Burzako aurkitzen da. 2008an martxan jarritako proiektua da eta egiten duen musika estiloa flok-akustikoa dela esan daiteke.
Malenkonia eta Izaki Gardenak
Bihar zapatua aldiz, erritmo goxoak izango dira nagusi. Malenkonia eta Izaki Gardenak taldeak izango dira kontzertua eskaintzen. Hauek ere 22:00tatik aurrera izango dira oholtza gainean.
Malenkonia musika taldeakbere ibilbideko bigarrena laneko abestiak eskainiko ditu Gaztetxean, hau da, Homo Homini Lupus diskako abestiak. Oñatiarrak izanik, ondo ezagutzen duten oholtza da eta etxean egotean, euren publikoaren aurrean dena emango dute.
Izaki Gardenak taldea aldiz, 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sortu zen. Amaieratik hasi azken diskako doinuak aurkeztuko dituzte zapatuan. Pop, rock zein country doinuak lantzen dituzte, beraz, denetariko abestiak izango dira entzungai.