Izen-abizenak euskal grafiara pasatzeko deia

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ots. 22a, 10:31
UEMAk martxan jarri duen 'Euskaraz naiz' kanpainarekin bat egin du Oñatiko Udalak.

Izenak eta abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri zuen martxan UEMAk urtarrilaren bigarren hamabostaldian. Euskaraz naiz da ekimen hori sustatzeko aukeratu duen leloa. Oñatiko Udalak bat egin du kanpaina horrekin. Horrela, abizenak euskal grafian idazteko deia egin gura die Udalak herritarrei.
Izena edo abizena euskalduntzeko, erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta izen edo abizena euskal grafiaz jarri gura duela esan eta eskaera orria bete beharko du herritarrak. Orri horrekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu: NAren fotokopia eta adin txikikoek gurasoena ere bai, epaitegian eskatzen den hitzez hitzezko jaiotza, errolda agiria, familia liburuaren fotokopia eta 16 urtetik gorako seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak