Benjamin, alebin, infantil, kadete eta gazte mailan arituko diren txirrindulariak aurkeztu ditu gaur goizean, Etxe-Aundi jatetxean, Aloña Mendiko txirrindulari sailak. Horiez gain, afizionatuetan arituko diren hiru oñatiarrak ere aurkeztu dituzte.
Talde argazkiak atera ostean, eskerroneko aitortza egin diote Pedro Irurzuni. Izan ere, urte askoan presidente izan da eta aurten kargua utzi du. Urteetan eginiko lana eskertu nahi izan diote. Hala, oroigarri bat eman diote batzordeko kideek.