Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan aurtengo ikasturtean landuko duten gaia izango da elikadura jasangarriarena eta horixe izango da VII. Kultur Jardunaldietako protagonistetako bat ere.
"Elikadurak oso funtzio garrantzitsua betetzen du gure seme-alaben adinean eta zenbait gaztek ohitura desegokiak (ez gosaldu, litxarreriak jan…) hartzen dituzte adin hauetan, batzuetan osasun arazoak edota akademikoak ere sortuz (desorekak, obesitatea, gabeziak, atentzio eza…)". Abiapuntu horrekin, tailer eta ekintza ezberdinak prestatu dituzte eta atzo izan zen horietan lehena: Fruta Eguna.
Hilaren 28ra bitarteko martitzen eta eguen guztietan egingo dute Fruta Eguna, fruta mota ezberdinak jateko aukera eskainiz atseden orduetan: sagarrak, kiwiak, mandarinak, platanoak…
Astelehen, eguazten eta egubakoitzetako atseden orduetan, berriz, tortilla pintxoak eta ogi mota ezberdinak izango dituzte aukeran (integrala, oloarena, espeltarena…).
Hamaiketako osasungarriak egitea izango da ekimenaren helburua.
Eta horrekin batera, bi tailer ere prestatu dituzte hilaren 20rako:
- DBH 1 eta 2ko ikasleek txokolate tailerra egingo dute, Jose Antonio Azpiazurekin, Oñatiko txokolateixian.
- DBH 3 eta 4ko neska-mutilek, berriz, elikadura jasangarriaren gaineko talerra egingo dute. Gosari osasungarriaren garrantzia izango du tailerrak ardatz, Amaia Diaz de Monasterioguren dietistarekin.
Tailer biak 14:30ean izango dira.