Bildutako datuen arabera, Oñatin 168 lagun izan dira inoiz atxilotuak, eta hauetatik 72k jasan dituzte torturak. Bihar, eguaztena, ikus-entzunezkoa emango dute 19:00etan erakusketa aretoan bertan, eta eguenean, 18:00etan, Barruko Arrastuak dokumentala. 19:30ean, berriz, Torturaren kontrako bilkura egongo da Bidaurretan, herritar talde batek deituta.