Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean urtero egin ohi dute gosari osasungarriaren inguruko saio bat, eta aurtengoak gainera, harreman zuzena izan du Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan lantzen ari diren gaiarekin; elikadurarekin, hain zuzen ere.
Gaur goizean egin duten ikastaroan, ikastetxeko jatorduak kudeatzen dituen Gasca enpresako Lide Elgezabal izan da gidaria eta gosari egokia zergatik den beharrezkoa azaldu die Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleei. Dietistak esan duenez, gosari egoki baten ezin dira hiru elementu falta: esnekiak, karbohidratoak eta fruta edo zukua. Azalpenak entzun ostean, gosaldu ere egin dute ikasleek.