'Ostegun Kontalariak' egitasmo arrakastatsua

Irati Goitia 2014ko urtarrilaren 31

Ostegun Kontalariak egitasmoaren baitan, ipuinekin jolasean aritu ziren atzo kultur etxean. Lur Korta ipuin kontalariak adi-adi izan zituen bertan batu ziren neska-mutikoak.

Hilero, azken eguenetan izaten dira saioak, 18:00etan. Azkena hiru eta sei urte bitartekoentzat izan zen. Hurrengoa sei eta hamar urte dituztenentzako izango da. Izan ere, hilean-hilean adin tarteak txandatzen dituzte.

Txikienenak izugarrizko arrakasta du eta aurretiaz jaso behar izaten da saiora joateko gonbidapena (astebete lehenago hasten dira banatzen kultur etxean bertan). Azkenengorako, adibidez, 35 gonbidapen banatu zituzten. Nagusienen kasuan, ez da gonbidapenik hartu beharrik izaten.

Hurrengo hilean Saioa Aizpuru ipuin kontalaria izango da Ikusi mendizaleak ikuskizunarekin (6-10 urte bitartekoendako izango da).

Saio hauen helburu dira, besteak beste: irakurzaletasuna haurtzarotik bultzatzea, aho-transmisioa sustatzea, eta batez ere, umeei ipuinez gozaraztea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak