Bihar kontzertuak eta 'La Strada' filma domekan, gaztetxean

Irati Goitia 2014ko urt. 31a, 10:00
Tutan Come On eta Gela Berezia taldeen kontzertua bihar gaztetxean, 22:00etan hasita. Domekan, berriz, 'La Strada' pelikula ikusteko aukera izango da, 19:00etan. Otsailean zehar hainbat ekintza izango dituzte.

Tutan Come On talde oñatiarrak eta Gela Berezia gasteiztarrak kontzertua eskainiko dute bihar gaztetxean, 22:00etan hasita. Sarrera doan da. Domekan, berriz, antolatu dituzten bideo emanaldien barruan, Federico Felliniren La Strada pelikula ikusteko aukera izango da, 19:00etan. Ostean, berbaldia egingo dute filmaren gainean.

Otsaileko egitaraua prest dute gaztetxean eta ekintzaz beteta dator:

  • Otsailak 1: Tutan Come On eta Gela Berezia taldeen kontzertua.
  • Otsailak 2: Bideo emanaldia (La Strada, Federico Fellini).
  • Otsailak 9: Bideo emanaldia (Amour, Michael Haneke).
  • Otsailak 15: Sagardotegi herrikoia.
  • Otsailak 16: Bideo emanaldia (Gatza preso ohiari buruzko dokumentala).
  • Otsailak 19: Hitzaldia, Andaluziako lur okupatuei buruz 'Txarli' oñatiarraren eskutik.
  • Otsailak 21: Mobydick-en kontzertua.
  • Otsailak 22: Malenkonia eta Izaki Gardenak taldeek kontzertua eskainiko dute.
  • Otsailak 23: Bideo emanaldia (Z, Costa-Gavras).
  • Otsailak 28: Irakurle taldearen saioa. Irakurri beharreko liburua Fermin Etxegoienen Autokarabana da. Idaztea bera izango da hizketaldian.

Gaztetxetik gogorarazi nahi izan dute asanbladak egiten dituztela zapaturo 11:30ean. Horretaz gain, gogora ekarri nahi izan dute baita, taberna irekita egoten dela egubakoitz eta zapatuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak