Aloñako gurutzearen mendeurrenean, 2001ean, gurutzea eta aterpea berritu zituzten eta liburu bat ere argitaratu zuten. Orduz geroztik, nagusientzako zuhaitz landaketa ere egiten dute. Aurtengoa martxoaren 2an izango da, domeka. Durun elkartuko dira, 09:30ean. Juan Karlos Igartua adiskideari omenaldia ere egingo diote aurten. Zuhaitz bat landatuko dute bere omenez, Lizartza inguruan.
Landaketaren ostean, Duruko gunean Bittor Altubek duen Gure kabia txabolan salda beroa eta txistorra eskainiko dira.
Izena-emateko bi aukera daude: Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo aloinalagunak@gmail.com helbidera idatzita. Informazio gehiago euren blogean.