Eguazteneko foroan INTRA enpresak proposatutako ekintza plana aztertzen hasiko dira herritarrekin batera. INTRAk egiten duen proposamenean, besteak beste, herriko mugikortasunak lau ezaugarri hauek izan beharko lituzkeela azaltzen du: zuzentasuna, jasangarria, segurua eta eraginkorra. INTRAk dagoeneko egin du proposamen txostena eta hori herritarrekin eztabaidatuko dute.