2012an 25.000 euro biltzeko helburua zehaztu zuten eta Jose Antonio Urteaga Misio taldeko kidearen arabera, kopuru horretara iritsi dira dagoeneko. Elkartasun afariekin –urtean lau egiten dituzte– eta bestelako ekintzekin –Aratusteetako txokolate-jana eta Gabonetako ekintzak kasu– bete dute helburua.
80 bat lagun
Egubakoitzeko afarian 80 bat lagun elkartu ziren, gehienak emakumezkoak eta 60 urtetik gorakoak. 30 bat tortilla eraman zituzten eta giro ederrean joan zen afaria; antolatzaileak, pozik.