Bertso paper lehiaketako bosgarren edizioa, arrakastatsu bezala definitu du Iñaki Olaldek, bertso eskolako irakasleak eta lehiaketako antolatzaileak. Batez ere, bigarren hezkuntzan egon den parte hartzaile kopurua azpimarratu nahi izan du; 37 lan aurkeztu dira aurtengoan, normalean hamar inguru izaten direnean. Lehen Hezkuntzan 82 lan aurkeztu dira, urtean zehar ikastetxeetan bertsogintza lantzearen fruituak direla uste du Olaldek. Kalitate aldetik ere, lan oso onak egon direla esan du Olaldek; eta sari banaketan argi utzi dute hori, batez ere, DBH eta Batxilergoko finalistek.
Hurrengoak dira Bertso Paper lehiaketako saridunak:
LH saila:
- Ane Mendizabal, Maria Murgiondo eta Mar Posada
- Irea Egaña
- Malen Osa eta Maia Odriozola
- Ilia Uriarte
- Luka Demestri, Eñaut Zubia
DBH eta Batxilergo saila:
- Maide Arregi
- Urko Arregi
- Gontzal Belategi