Apirilean egingo dute Oñatin IV. spinning maratoia, eta, herritarrak animatze aldera, amua bota diete spinningeko irakasleek: ordu eta erdiko eskolak. Erresistentzia landuz, maratoiari aurre egiteko gai izatea lortu gura dute.
Bada, irakasleak aldatu egingo dituzte; saioak egingo diren herrietako spinning irakasleek bikoteka jardungo dute.
Izena emateko
Dagoeneko egin dute master class zirkuituan parte hartu gura dutenendako deialdia. Interesatuek bi bide dituzte izena emateko: euren herrietako kiroldegiko harreran edo erronka2014@gmail.com helbidean. Izena eman ostean, bi egunen barruan, bost euroko fidantza ordaindu beharko da, bestela master class saioko lekua galdu egingo da-eta. Fidantzaren ordainketa da lekua gordetzeko bermea.
Spinning maratoia
Aurtengoa laugarren spinning maratoia izango da. Iaz, spinning eskolak ematen diren gelan egin zuten maratoia. 35 bat lagunendako.
Aurten, baina, hasierako formatua berreskuratu gura dute, eta Zubikoa kiroldegiko kantxan egingo dute. Oraindik ez dute zehaztu zenbat lagunek parte hartu ahal izango duten. Era berean, ez dute zehaztu zer-nolako formatua izango duen: iraupena, irakasle kopurua, dinamika... Oraingoz aurreratu duten gauza bakarra data da: apirilaren 5ean egingo dute, Zubikoan.