Erresuma Batuan bulego komertziala ireki du Natrak

Leire Kortabarria 2014ko urt. 24a, 00:00
Natra enpresak bulego komertziala ireki du Londresen, Erresuma Batuan presentzia zuzena izateko. Kontsumo-produktu dibisioaren bulegoa da.

Kontsumo dibisioak irekitzen duen bosgarren ordezkaritza komertzial iraunkorra da Londreskoa, Hammersmith distrituan. Espainian, Alemanian, Belgikan eta Frantzian ditu Europako beste bulegoak; gainera, iaz inauguratu zituen Hong Kong-eko eta Kanadako bulego iraunkorrak.

Erresuma Batuan presentzia handiagoa izan nahi du Mikel Beitia oñatiarrak zuzentzen duen Natra enpresak. Izan ere, 2012an, Natraren kontsumo dibisioaren salmenten %5 hantxe egin zituen, eta bere zazpigarren merkatu garrantzitsuena izan zen, Frantziaren (%17), Alemaniaren (%16), Belgikaren (%13), Herbehereen (%10), Ameriketako Estatu Batuen (%8) eta Espainiaren (%8) ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak