Sarrerak Aloña Mendi, Pako eta Ongi tabernetan erosi daitezke: zortzi euro balioko dute aurrez eta hamar egunean bertan. 16 urtetik beherako gaztetxoak erdi-prezioan sartu ahal izango dira.
Jump in!-ek antolatu ditu pilota partiduak, Oñatiko Udalaren, Global pilota elkartearen eta Aloña Mendi Kirol Elkartearen laguntzarekin; eskerrak eman nahi izan dizkio, bereziki, Aloña Mendi Pilota Taldeari.