Adierazpenarekin bat egin dutenen artean daude Ruper Ordorika abeslaria, Fermin Etxegoien kazetari eta idazlea, Maria Cruickshank aktorea, Markel Irizar txirrindularia eta Jon Odriozola txirrindulari ohi eta zuzendaria; Oñatiko jendarteko 100 lagun inguru guztira.
Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Oñatiko Adierazpena deitu dutena sinatzeko ekitaldia zapatuan izango da, hilak 25, 12:00etan, Sancti Spiritus unibertsitatean.
Adierazpena aurkeztu eta sinatu ostean familia argazkia aterako dutela jakinarazi dute Oñatiko Gure Esku Dago lantaldetik.