Gutun Sozialaren inguruko informazioa banatu zuten atzo Oñatin

Txomin Madina Milikua 2014ko urt. 18a, 20:48

Atzo iluntzean, Oñatin Euskal Herriko Gutun Soziala lantzen dabilen taldeko hainbat kide Foruen plazan izan ziren beronen inguruko esku-orriak banatzen. Herritarrak informatu ostean, ekarpenak jaso gura dituzte Gutuna osatzeko.

Duela bi hilabete hasi ziren Oñatin Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna lantzen, eta hasierako aurkezpen baten ostean, lan horretan ibili dira azkenaldian hainbat eragiletako ordezkariak; hala nola ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuetako kideak; mugimendu feministako ordezkariak; AHT gelditu plataformako eta Gaztetxeko kideak; eta baita zenbait norbanako ere.
Atzo iluntzean, talde horretako hainbat kide Oñatiko Foruen plazan izan ziren Gutun Sozialaren inguruko esku-orriak banatzen.

Girotze fasea

"Girotze fasea da hau, herritarrak informatzeko fasea" azaldu zuen  ELAko Ane Romeok, eta gaineratu Gutun Sozialak hainbat gai ukitzen dituela: ekologia, emakumea, fiskalitatea, langabeak... "Gutun honekin gutxieneko batzuen zerrenda lortu gura da. Ezberdina egiten duena prozesua bera da. Helburua ez da eragile sozial batzuen ekarpena bakarrik jasotzea; kalean eztabaida sortzea baizik, jendeak bere sentitu dezala" adierazi zuen Romeok.

Hurrengo urratsa, herritarrak bildu eta euren ekarpenak jasotzea dela ere azaldu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak