"Ez dugu nahi izan urte osoan zeharreko bideo emanaldi luze bat antolatzea. Horren ordez, aukeraketa zorrotz bat egitea eta emanaldi denboraldi motzagoa egitea erabaki dugu. Hori horrela izanik, arreta berezia jarri dugu emitituko diren lanen aukeraketan eta emaitza txukun bat lortu dugulakoan gaude", adierazi dute gaztetxetik. Hala, alde batetik, zinemaren historian klasiko bilakatu diren zuzendari eta pelikulak aukeratu dituzte; eta beste alde batetik, gai politiko eta sozialen inguruan diharduten film eta dokumentalak.
Urtarrilaren 19an hasiko dira emanaldiak eta domekeroko zita izango da martxoaren 9ra arte, 19:00etan. Honako lanak izango dira ikusgai, hurrenkera honetan: ETAri buruzko TVEren dokumentala, Agenda oculta, La Strada, Amour, Gatza, Z, El desencanto eta Danzad, danzad malditos. Emanaldien ostean, afari merienda eta eskainiko diren lanei buruzko hizketaldia egingo dituztela ere zehaztu dute gaztetxetik.