Astelehenean 'Mobile Marketin'-aren inguruko hitzaldiak izango dira Mondragon Unibertsitatean

Sergio Cano 2014ko urt. 16a, 14:10

Mobile marketin-a tendentzia bihurtu da lan munduan.
Jendarte zabalari irekita dagoen hitzaldi sorta 14:15etik 18:00etara izango da, Mondragon Unibertsitatearen Enpresa Zientzien Fakultateak Oñatin duen campusean.

Hizlarien artean Rocasalvatella, Ideateca, Boletus, Eroski, Batura Mobile, Skura Mobile aurki ditzakegu. Jardunaldia Dani Reguera Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailearen hitzaldiarekin bukatuko da.

Mobile Marketing-a guztiz beharrezko elementu bihurtzen ari da enpresentzat. Mondragon Unibertsitateak jardunaldi hau antolatu du gaur egungo egoera eta tendentzia berriak bai ikasle eta profesionalei gerturatzeko, betiere ikuspegi aplikatu batekin.

Bertaratzeko interesa duten pertsonak migarzabal@mondragon.edu helbidean nahiz 943718009 telefono zenbakian jar daitezke harremanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak