Zeri buruz hitz egingo duzu?
Sistema politiko eta juridikoetan eman diren aldaketen gaineko elkarrizketa izango da. Esaterako, epaile batek infantaren inputazioa planteatzea ahalbidetu duten aldaketen gainekoa. Historian zehar eman den aldaketa garrantzitsua da eta azaldua izan behar du.
Denboran zehar epaileen eginkizuna aldatu egiten al da?
Bai. Epaileena aldatu egiten da eta baita legegile, politiko, irakasle eta errege-erreginena ere. Aldaketa horiek aztertu behar ditugu, bizi garen mundua ulertzeko.
Zein da zuzenbidearen eta gizartearen arteko erlazioa egun?
Egun, munduan, orokorrean, hitz egiten da politikaren judizializazioaz. Honek dakarrena da eztabaida politikoa epaitegietan luzatzen dela, baina beste argumentu batzuekin. Bestalde, ematen da baita harreman sozialen judizializazioa ere, eta batzuetan oso dimentsio dibertigarriak hartzen ditu. Irakurri dudanez, pertsona batek auzitara jo du Baltasar erregeak botatako gozoki batek buruan jo ziolako!
Zergatik jarri infantaren kasua adibide bezala?
Nabarmena delako. Nik dakidanez, inoiz ez da planteatu horrelako pertsonaia bat inputatzea, Europan. Zerk egiten du hori posible gure garaian? Ideia edo gai guzti hauetaz hitz egingo dugu eta gertakariak beste gizarte batzuetan gertatutakoekin alderatu.