Saioa hasi aurretik urduritasuna nabaria zen gaztetxo batzuen artean; izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots etxean geratu baziren, euren lagunek arratsalde paregabea oparitu diete oñatiar gazteei.
Marikalanbre eta Martinbertso
Kantuak, dantzak, antzerkia, bertsoak eta magia izan dira protagonista Arrantzara doaz ikuskizunean. Eta esan bezala, Marikalanbrek eta Martinbertsok arratsalde magikoa oparitu diete Oñatiko neska-mutikoei ezohiko tokian.