Emakume bat erreskatu dute gaur Arantzazu eta Urbia arteko bidean

Mirian Biteri 2014ko urtarrilaren 12a

Ertzaintzak jakinarazi du gaur eguerdian 61 urteko emakumea erreskatatu dutela Arantzazu eta Urbia arteko bidean eta Arrasateko ospitalera eroan dutela.

Emakumea jausi egin da, eta litekeena zen orkatila apurtu izana. Ertzaintza, suhiltzaileak eta Osakidetzakoak joan dira haren bila; lurretik erreskatu ostean, esan bezala, Arrasateko ospitalera eraman dute. 12:40ean jaso dute deia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak