Defentsan akats asko egin dituzte Aloñako jokalariek eta hor joan zaie partidua, izan ere, Idurre Elortzak adierazi bezala "partidu osoan zehar akats berdina egin dugu, defentsan huts egin dugu, hori zuzendu beharra daukagu". Amorruz bukatu dute jokalariek, euren esku izan baitute garaipena, "posible izan zitekeela jakin bagenekigun" baina ezin izan dute garaipena lortu. Azkenean 21-23 izan da partiduko emaitza.