Iñigo Zabaleta jokalari oñatiarrak adierazi bezala, "hasiera hasieratik nahiko flojo sartu ginen partidura, saiakera asko egin genituen, baina ezin, ez genuen asmatzen". Kanpoko tiro asko hutsegin zuten, hirukoak bota baina ezin izaten zuten jokaldia borobildu. Partidu guztian zehar atzetik joan ziren etxekoak eta nahiz eta nohizbait 6 puntuko aldea izatera irtsi, beti bizkaitarrak hamar puntuko aldearekin garaile izaten ziren. Azkenean, 13 puntu goitik, etxekoek partidu "kaskarra" galdu zuten.
Hurrengo norgehiagoka, domekan izango da Galdakaon eta Iñigo Zabaleta Natra-Oñatiko jokalariak esan bezala, "irabaztera aterako gara, asteburuko partida kaskarraren ostean, garaipenaren bila joko dugu". Domekan beraz, hilak 19, Ibaizabalen aurka jokatuko dute oñatiarrek 12:00etan hasita.