Oñatiko Udalak amaitu ditu Txiki-Txoko Haurreskola handitu eta egokitzeko lanak.
Gune berri guztian zoru erradiatzailea (zorupean dagoen kalefakzio sistema) jarri da, kontuan hartuta haurrek denbora asko ematen dutela lurrean eserita eta jolasean. Gainera, gela guztiek izango dute irteera berdegune-jolaslekura.
Gune berriarekin irabazitako espazioari esker, orain arteko eraikin nagusian ere hainbat egokitzapen egin dira. Hori horrela, 0-1 urteko haurrentzako geletan office bat egokitu da. Haurrentzako jantokia eta langileen bulegoa ere egokitu eta handitu dituzte. Era berean, hainbat azpiegitura berritu dituzte; besteak beste, saneamendua, argindarra, ura... Bestelde, biltegi bat ere egokitu da psikomotrizitate gelaren ondoan.
Egokitzapen lan hauei esker, aurrerantzean, 0-2 urte arteko 40 haurrentzako tokia dago orain Txiki-Txoko Haurreskolan, lehen baino 8 gehiago.
Matrikulazio aldia
Gogoratu, urtarrilaren 13tik 17ra matrikula epea zabalduko. Deialdia, martxoan eskolan hasi gura duten umeendako da.